XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Blenner Amengual, Jaime Blenner

Rufinoren semea.

Lehen partidu profesionala 1917an jokatu zuen Bartzelonako CONDAL pilotalekuan, hamalau urterekin.

Beste frontoien artean, Madrilekoetan jokatu zuen, Bartzelonako NOVEDADES-en, Zaragozako ARAGONESen; azken frontoi honen inaugurazioan bikotea osatuz hirukotearen aurka jokatu zuen 1933ko otsailaren 5ean; Donostiako MUNICIPAL eta URUMEA ezagutu zituen, eta garai hartan Bizkaian zirenak, bereziki Bilbon.

Atzerrian asko jokatu zuen: Mexikon, HISPANO AMERICANO eta MEXIKO; Kuban, HABANA MADRID; Brasilen Sao Paulo-ko BOA VISTA eta BRASS, Rio de Janeiroko ELECTRO BALL eta MUNICIPAL.

Egipto aldean ere, Alkairo eta Alexandriako frontoiko pilotari taldeetan aritu zen.

Bestalde, Miarritzeko PLAZA BERRI eta Pariseko pilotalekua ezagutu zituen.

Jakina da Valentziako JAI ALAIn jokatu zuela.

Aurrenetik aurrelaria izan zen, geroago atzelari izatera pasatzeko.

Hogeita lau urtez izan zen profesionala BLENNER I izenaz.

Bartzelonan hil zen.